Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-08-08

parte hatzeruntz.... ABANT!

Aste Nagusia iristear dagoen honetan ezin aipamenik egin gabe gelditu....

Ez da aurreko urteetakoen antzekoa izango, iazkoa alde batera utzita (bizkarra, badakizue), aurreko urteetan gaueroko parranda horiek errepikatzea nahiko zaila izango da... (eta eskerrak! bestela gibela gaixoa...)....Baina inoiz baina gogo gehiago dauzkat Aste Nagusia iristeko!!

Aurten nahiko denbora gutxi izaten ari naiz Alde Zaharrean ibiltzeko, donostiarrekin harremanak ondo mantentzeko... baina espero dut balioko duela datorren asteak...

Nire partetik denei gonbitea parte har dezazuen ahalik eta gauza gehienetan, piraten 5. urteurrena da eta benetan kriston programa antolatu dute (informazioa www.izanpirata.info orrian).

Benetan espero dut aurreko urteetako parte hartze handi hori handituko dela, ziur nago abordaia kristona izango dela eta nik nahiz eta barkua dagoeneko prest dudan agian ezin izango dut joan ( jo baina nahi det!!! nahi det!!! nahi det!!! ) eta batez ere bazkarira, bazkari hori kristona da...

Beno ba hori, denak ikusi nahi zaituztedala, denekin nahi dudala aspaldiko partez pote bat edo txupito bat hartu, denekin nahi dudala 5 minutu baldin badira ere egon....... benetan, inoiz baina gogo gehiago dauzkat aste nagusirako!!!

Baina aurten denbora gutxi izango dut zuentzat... lana egitea tokatzen zait eta.......

Ezin duzue zenbat pena ematen didan imajinatu!!!!

Parte hartzerantz.........ABANT!!!


4 comentarios:

Anónimo dijo...

joan den urtekoa ta aurtengoa batera gozatu beharko dituzu aurtengoan ta animo! ongi pasa bestak! eta poliki ibili!

*Nahia* dijo...

eta aurten ere ez....

Anónimo dijo...

lortu dizut kamixeta baina nik uste zure gorputzantzat haundia dala,M talla baina handia,noiz ematea nahi dezu?

*Nahia* dijo...

deituko dizut geratzeko. muxu bat