Eta mundua geratu egin dela dirudi. Han eta hemen malkoak. Han eta hemen omenaldiak, bideoak, hitz onak...
Pop-aren erregea hil omen da. Eta hitz onak besterik ez dira entzuten. Mundu guztiak idolatratu behar duela dirudi.
Ba ez, ez naiz errege zalea. Ezta idolo zalea ere. Eta ez, ez zaizkit eredu izan nahi duten horiek gustatzen. Ezta idolatratzen dituztenak ere.
Eta gutxiago horrelako batena. Barkatu ezin dut horrelako "pertsona" batena esan.
Nahia eta ezinA
Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...
2009-07-01
Ez naiz monarkia zalea....
2009-06-23
Zerrenda beltzean....
Kritikak ez ditugu entzun behar gauzak esaten ditugunean bakarrik, isilik geratzen garenean ere gauzak leporatzen dizkigute. Gai baten inguruan idazteagatik eta beste batzuen aurrean isilik geratzeagatik kritikak entzun ditut...
Eta zer pentsatua ematen du... Gai guztiei buruz idatzi beharko banu ez nuke blog bat edukiko, entziklopedia bat sortu beharko nuke. Iritzien entziklopedia. Edo blogopedia. Auskalo. Baina ez, gai zehatz bati buruz idazten ez baduzu etiketa jartzen dizute. Nahi duten etiketa.
Irabazita edo ez. Hitz egiten ez baduzu honetaz eta bai horretaz, akabo, zureak egin du. Zerrenda beltzera zoaz berriro ere.
Entziklopedia handia beharko dute zerrenda osoa osatzeko.
2009-06-18
Donostia.org
Eguneraketa: erantzuna jasoa, arazoa konponbidean...
Orain arte ez dut kexarik izan Donostia.org webgunearen euskararen kalitateaz baina azken asteetan nahiko itzulpen harrigarriak agertzen ari dira eta atzo kexa/iradokizun bat bidaltzea erabaki nuen orriak horretarako duen ataletik. Zergatik? Hau bezalako esaldi xelebreengatik "Donostiaren irudia nahi izan dezu?" eta beste zenbait perla...
Hara nire sorpresa gaur emaila ireki eta erantzuna ikustean:
++++++ al da erantzun on bat? Barkatu baina ez. Errespetu falta bat da. Gutxienez, kexan aipatzen nituen esaldiak erdi zuzendu dituzte, antza ez dira oraindik konturatu DEZU ez dela egokia, DUZU baizik. Tristea da, nabaritu egiten da zati batzuk batek egin dituela eta besteak ez. Berriro kexatuko naiz jasotako erantzunaz, ea zer dioten...
2009-06-17
Ongi etorri...
Ongi etorri oroitzapen on eta txarrei. Ongi etorri iraganeko poz eta tristurei. Ongi etorri guztiz itxi gabeko zauriei. Ongi etorri irribarre handi bati. Ongi etorri zuei.
Iraganeko oroitzapenetan murgiltzen gara berri on edo txar bat jasotzean. Ona gaurkoan. Eta mila oroitzapen buruan. Mila irribarre. Mila malko. Zorion malkoak.
Benetako irribarre bat. Benetako malkoak.
Ongi etorri besarkada luze batekin.
2009-05-15
Izenik ez....
Ez diot izenik topatzen sentimendu bati. Amorrua, beldurra, haserrea, tristura... ez, horiek ez dira nahikoa. Azken aldian behin eta berriz entzuten ditut sexu erasoen inguruko berriak...
Eta sexu erasoak beraien horretan nahikoa ez balira, azken aldian irakurtzen ditudan honen inguruko sententziak... negargarriak dira....
Alaba urtetan bortxatu duzula? 6 urte besterik ez kartzelan...
Sexu erasoengatik lehenago behin baina gehiagotan kondenatua izan zarela eta berriro harrapatu zaitugula? Urtebete...
Sexu eraso bat egin duzula baina ez zinela bortxatzera iritsi? 3 hilabete...
Hori da justizia. Hori da. Ez besterik. Biktimei eta ingurukoei bizitza izorratzen diete eta hala ere... kalean berehala.
Eta ez naiz hari bizi osoko kartzela zigorraren alde, ez horixe, inondik inora. Baina izan daitezela benetan zigorrak eta ez opor ordaindu batzuk hurrengo erasoa pentsatzen joateko...
Izan daitezela zigor efektiboak eta berriro erasorik egingo ez duten pertsonak atera daitezela kalera... ez dezagun berriro entzun bortxatzaile bat aske uzten dutenean, agintarien ahoetatik "badakigu berriro erasotzeko arrisku handia dagoela baina ezin dugu ezer egin..."
Hitzik ez sentipen honentzat.
2009-05-05
Zoratzen ari naizela hasi naizela...
Aspaldi idatzi gabe... eta ez gai faltagatik, gai gehiegi daudelako baizik ziurrenik... aukeratu beharrak atzeratzen zuen egunero sarrera berri bat egitea... baina aukeratu beharrean hobe aukeratu gabe utzi...
Idatz genezake gripeari buruz, edo beste mila gaixotasunez, edo batzuen emazteen ipurdiez, edo beste baten senarraren bekainez, edo gobernu aldaketaz, edo gobernurik ezaz, edo txerriak hiltzeaz, edo esnearen prezioaz, edo italiar batzuen dibortzio katolikoaz?
Edo idatz genezake... idatz genezake munduaren izenean...
..................dirauts psikoanalistak.....................
2009-03-26
2009-03-02
100.000 ahots baina gehiago isiltzen saiatzen denak
ezin du
herri baten izenean hitz egin, erabaki
ezin du
bere burua irabazle duintzat ikusi
ezin du
ezin dute
ez dute
herri baten gobernua osatu.
100.000 garraxi, asko dira.
2009-02-26
2009-02-06
Atzera begira....
Noizean behin atzera begira jartzea gustatzen zait. Garunaren txoko batean gordeta zeuden oroitzapenak aztertzea... ikustea, sentitzea. Eta gaur halako zerbait egin dut... aurreko sarrera guztiei begira jarri naiz eta zenbat gauza ezkutatzen diren testu bakoitzaren atzean...
Argazkiei begiratzeak baina gauza gehiago ekartzen ditu gogora, argazkiak une onetan ateratzen ditugu eta normalean... Gauza txarrak oroitzea ere ona izaten da...
Eta zenbat aldatzen diren gauzak denbora gutxian, zenbat aldatzen ditugun...
Gogoratzen?
Ezagutu ginen egunaz? Ez dakit nongo festetaz? Udaberri, udara, udazken eta negu eroez? Andoainez? Hernaniz? Donostiaz? Gasteizez? Oiartzunez? Urnietaz? Dei galduez? SMSez? Ametsez? Besarkadez? Kilimez? Muxuez? Erromatarrez? Zubiez? Agur behartuez? Ongi etorriez? Esaldiez? Egiez? Gezurrez? Esan gabe geratutakoez? Bideez? Bidezidorrez? Opariez? Arantzez? Sexuaz? Eskailerez? Hondartzaz? Orduez? Ertzainez? Lotsaz? Erakarpenaz? Tentsioaz? "Batzuek kimika deitzen diote" testuko gauaz? Errege egunaz? Fideltasunaz? Edo fideltasun ezaz? Mangaren bila ibiltzeaz? Ilusioaz? Begiradez? bEROtasunaz? ...?
2009-02-04
Berdintasunak desberdintzen gaitu....
Desberdinak gara. Gizonak eta emakumeak desberdinak dira. Baina desberdinak izanagatik ez dugu emakumeok gutxiago izan behar... Desberdinak gara fisiologikoki, psikologikoki... baina gizarte berean bizi gara, bizi behar dugu.
Gizartea gizon eta emakumeok osatzen dugu. Eta eskubide eta betebehar berdinak izan beharko genituzke. Errespetu berdina gizonari zein emakumeari. Baina urteak, mendeak dira emakumeonganako errespetua nonbait galdu zenetik... Eta antza askok ez dute berreskuratzen laguntzeko inongo asmorik...
XXI.mendeko gizarte zoragarri honetan emakume asko erailak dira egunero. Eta torturatuak, eta gutxietsiak, eta esplotatuak.... bai, maitasunaren izenean. Maitasunaren izenean egiten omen dute. Maite dituztenei egiten diete. Hori uste dute behintzat; maitasuna hori bada hobe dugu axola zaizkigunak gorrotatzea ziurrenik hala min gutxiago emango diegu eta....
Eta badira beste batzuk, kaletik bakarrik doan emakumea bortxatzen dutenak... Eta min fisikoa baina handiagoa eragiten dute... bizi guztia iraungo duen mina, beldurra, segurtasun eza... eta ez lehen pertsonan sufritzen duenarentzat... gizarte guztiari egiten zaio mina da, edo izan beharko luke. Emakumeari eta gizonari.
Eta protestako ekintzetan emakumea da ugariena... tristea. Akaso gizonezkoek ez dute lotsa, amorrua sentitzen?
Zorionez ez nau inork halakorik lehen pertsonan bizitzera behartu, baina asko gara lehen segurtasun osoz kalean ibiltzen ginenak eta orain bakarrik ibiltzeak beldurra ematen digunak... Eta beldurrak akatzen gaitu.
2009-02-03
Topikoak tipiko bihurtzen dira topikoak tipikotzat hartzen dituen jendea dagoenean.
Topikoek itoko zaituzte topikoek ingura zaitzaten uzten duzun bitartean...
Zergatik ez zeu izan?
Hurbildu, urrundu, berotu, hoztu, irria, malkoa, burua, bihotza... zuria, beltza...
eta zergatik ez grisa izan?
2009-02-01
Makarroiak bokadilloan

Askotan ulertzen ez dugun zerbait esaten digutenean ala itxoinarazten digutenean burua bueltaka hasten da... eta imajinazioa martxan hasten da.
Baina pentsatzen jarrita....... makarroiak bokadilloan goxoak egon behar dira ba...
Eta gai horrekin bertsoa botatzera animatzen denik? Benga! Julen? Beste norbait?
2009-01-23
Ez...
Ez zait gustatzen politikarien mugimenduez hitz egitea, ez zait gustatzen hauteskundeez hitz egitea ezta berehala hauteskundeak direla pentsatzea ere. Eta ez ditugun agintariak gogoko ditudalako... ez, ez.
Ez zait gustatzen gauzak nola jartzen ari diren ikustea. Eta ez zaizkit hauteskunde kanpainak gustatzen. Denek beren indarrak erakutsi behar hori.... eta zein izango da modu hobea ahul ahultzea baino?
Lehenengo partidu bat eta gero beste bat eta beste bat eta beste bat ilegalizatu dituzte. Eta orain ere hortan ari dira. Baina ez dute horrekin nahikoa antza. Ideia batzuen adierazgarri izan nahi duten guztiak atxilotzeak ematen du eurentzako modurik seguruena. Noski, denok kartzelan bagaude errazago egingo dute nahi dutena.
Baina lekurik gabe geratuko dira... agian hobe dute Euskal Herria makrokartzela bihurtzea...
2009-01-19
...diru publikoa...
Hori izan da polemikaren zutabeetako bat.
Diru publikoz ordaidu zutela kartzela hartako stripteasea...
eta diru publikoa gora eta behera...
Eta noizean behin entzuten zen zerbait emakumearen degradazioaz eta sexu delituez edo genero indarkeriaz...
Baina zer arraio? Diru publikoa zalantzazko helburuekin erabiltzen dela denok dakigu eta hala ere askotan ezin sinistu geratzen gara. Akaso norbaitek ez du gogoratzen "sueldo vitalicio" terminoa?
Baina gaia zera da, stripteasea gizonezkoen kartzelako modulu batean. Eta bai, noski, aurka. Aurka sexu delituez eta genero indarkeriaz akusaturiko jendearen aurrean emakume bat biluzteaz. Ez zait egokia iruditzen.
Ez nago stripteasen aurka baldin eta askatasun osoz egiten diren, egiten duenak nahi duelako; ez paperengatik, ez mafia bat atzean duzulako ez beste ezer. Baina ez zait lekurik egokiena iruditzen.
Eta are gutxiago diru publikoz ordaintzea.....
2008-12-30
100
eta ehun.....
ehun sarrera......
ehun istorio......
ea urtearekin akaso ziklo hau ere amaitu beharko....
besteak baina hobea izan dadila.....
2008-12-24
Olentzero eta ikatza.....
Lehengoan Eroski handi batean....
- Ama!!! Zergatik ari da jendea opariak erosten olentzerok ekarri behar baditu asteazkenena?
Ama pentsakor....
- Ba ume batzuei ikatza ekarriko dielako gaiztoak izan direlako eta gurasoek ez dute nahi umeak triste jartzea eta orduan beraiek erosten dizkiete badazpada.
Ume pentsakor..... Amari begira eta urteari errepasoa ematen edo.....
- Ama!!!!!!!!! Ba guazen badazpada neretzako opariak erostera!!
2008-12-16
2008-12-05
2008-12-01
Nahiz eta heriotza
helduko zaidala jakin
ez dut
haatik
horren aurka
buru-bihotzez borrokatzetik etsiko.
ez nau
ustekabean harrapatuko!
bizi naizeno bizitza kantatuko dut.
eta behar dudan
denbora baino lehen
hiltzen banaute
nere hortzetan itzaliko den azken antzia
beste batenetan
loratuko den
lehen irria
izango da.
bizi filosofia......
2008-11-29
Olentzero maitea:
Aurten oso txintxoa izan naiz, aurreko urte guztietan baina askoz ere txintxoagoa eta orduan nik uste opari pila bat izango dituzula neretzako prest zure zaku handi horretan eta aurten ikatza ez zenuela zakuan sartuko. Sartu badezu, mesedez atera ezazu badakizu eta aurten oso oso txintxoa izan naizela.
Opari pila merezi ditudan arren ez det zerrenda luze luze bat prestatu aurten zuk ekartzeko ez dudalako oraindik erabaki zer eskatu... baditut nahikoa baloi, panpin eta kulero eta galtzerdi (zergatik oparitzen dizkidazu beti kuleroak amaren partez?. Ez dakit ongi irudituko zaizun baina aurten urtebete bat bakarrik eskatuko dizut, nik uste horrela hurrengo urtean zer eskatu erabakita edukiko dudala.
Hala ere, etxe edo kotxe bat oparitzeko asmoa bazenuen lasai ekarri giltzak e, ez naiz eta batere esker txarrekoa.
Muxu bat bidaltzen dizut.
Nahia
Ah! eta aurten ez dizut txokolaterik ez turroirik ez goxokirik utziko etxeko zapatilen ondoan, nahikoa tripa handia daukazu eta zaindu egin behar dezu oraindik urte pila batetan opariak ekartzen jarraitzeko.
2008-11-20
20-N
Gaur azaroaren 20a da. Franco hil zen eguna. Baina ez frankismoa hil zen eguna zoritxarrez.
Aurten lehen aldiz ezin izango dute, legez behintzat, Valle de los Caídos-en ospatu omenaldia edo dena delakoa. Legez diot. Memoria historikoaren legeak ez baitie uzten ospakizun horiek izaten.
Baina eurek ez dute deialdia atzera bota, eta joan egingo dira. Eta ospatzen saiatuko dira. Eta ez gaur bakarrik. Astebururako ere deitu dituzte beste zenbait gauza.
Eta galdera da......
ospatzen utziko diete? kolpeka hartu eta disolbatuko dituzte? pilotakadaka hasiko dira?
ikusiko dugu...
ea debekuak denontzat berdinak diren.
2008-11-16
Eitb.com eta euskara
Ez, ez naiz hasiko euskaraz eta gazteleraz dauden albisteak ez direla berdinak, bata eguneratzean bestea ahazten dutela esaten... horietaz asko hitz egin da...
Detaile bati erreparatzea nahi dut..... sartu www.eitb.com/albisteak orrian eta begiratu edozein berri. Zerbait arraroa ikusten?
Begiratu pixka bat gehiago.....
Aurkitu duzu?
Begiratu berriro.....
Ikusi duzu nola ematen duten data?
Begiratu, begiratu..
Bai bai.....11/2008/14 formatua erabiltzen dute hilabetea/urtea/eguna...
2008-11-14
Futbolarien hitzaz
Txalogarria!
Oraingoan futbolariek eman digute lezioa. Gai izan dira euren iritzia (eta beste askorena) argi esaten eta atzera pausorik emateko prest ez daudela adierazten.
Txalogarria!
Ikusiko dugu orain zer gertatzen den. Tentsioa nabari da pnv-n.
Ni un paso atras........ni para coger carrerilla!
2008-11-12
Tik-tak

Eta denbora aurrera doa.... eta hilabeteak, asteak, egunak, orduak, minutuak, segunduak pasatzen dira...
eta aprobetxatzen al ditugu?
eta egoten al gara maite ditugunekin? eta egiten al dugu parre nahikoa? egiten al dugu negar maite ditugunekin? eta gozatzen al ditugu jatorduak? gauak? egunak? ametsak?
zeinek daki azken segundoa zein izango ote den....
ez galdu segundorik!
hartu iparrorratza eta bilatu galdutakoak!
2008-11-08
gauERO, egunERO

EROtismoaz gutxi hitz egiten omen dugu euskaldunok. Gutxi praktikatzen omen da sexua hemen. Euskaraz ezin omen da sexuaz hitz egin.
Eta ez, ez gaude ados. Geroz eta blog, idatzi, elkarrizketa eta gau erotiko gehiago digu gure inguruan. Gehiago gara ausartzen garenak. Gehiago onartzen dugunak. Sexua hor dago eta gozatzekoa da, eta zergatik ez gozatzen dugunaz hitz egin.
Eta geroz eta gauza gehiagora irekitzen dugu burua eta gorputza. Eta geroz eta lotsa gutxiago dugu. Eta berdin dio besteek zer pentsatzen duten. Eta gauEROtikoak antolatzen ditugu, eta tupersexak, eta lentzeria berria, eta kremak, eta jostailuak.
Eta berdin zaigu.
Euskalduna naiz eta harro nago.
2008-11-05
egunez bero, gauetan hotz
eta egun guztiek dute euren gaua. 
Hori erantzun nizun "bihar beste egun bat izango da" esan zenidanean. Barre egin zenuen, negar egin nahi zenuen. Bi muxu eta hurren arte. Hurrengorik egongo ote zen jakin gabe. Beste bi muxu emateko aukerarik izango den jakin gabe.
Eta ez zenuen atzera begiratu metro batzuk urrundu zinenean. Denok egite duguna egitea ahaztu zenuen. Edo akaso zure aurpegia ezkutatu nahi zenuen.
Ez, ez zen egun ona izan. Edo ez zen gau ona izan.
Eta hurrengo eguna ere ez zen hobea izan. Ezta hurrengoa ere, ezta haren hurrengoa ere.
Eta egun guztiek izaten zuten euren gaua. Eta gau guztiek nahi zituzten bi muxu horiek, besarkada bat, dei bat, afari bat, izozki bat.
Baina ez dut goserik.
Eta gau honetan ere ezin dut lorik egin.
2008-11-02
eskertzen jakin behar omen da.....
txikitan mila aldiz esaten digute "zer esaten da?" eta eskerrikasko lotsati eta baju baju batekin erantzuten dugu....
ba hoixe......
eskerrikasko.
eskerrikasko gauza onak eta txarrak erakutsi dizkidazuenei.
2008-10-27
Entzun nahi ez dugun zerbait esaten digutenean lehen erreakzioa ezeztatzea izaten da, aurka egitea, haserretzea defentsiban jartzea... eta gero etortzen dira asimilatzea, eta tristura eta malkoak..... eta lagunei esatea....
Eta desilusioa. Desilusioa ez direnean alboan egoteko gai, desilusioa erantzun ere egiten ez dutelako eta desilusioa orduerdi zurekin galtzeko gai ez direla ikusten duzulako. Borrokatzeko esaten dizute borrokan laguntzeko gai ez direnek.... ironikoa.
Eta akaso egin behar ez zenukeen zerbait egitera eramaten zaituzte beraiekin egon ahal izateko aukera bakartzat ikusten duzulako...
Eta mina ematen dizute... isilik, zuri eta aurka egiten hasten direnean. Eta gero datoz hitz politak... akaso berandu ez?
2008-10-21
Duela aste batzuk jakin genuen gizonezkoen fideltasuna zehazten zuen geneari buruz, ondoren esan ziguten semenaren kalitate txarrari aurre egiteko egunero eiakulatzea izan zitekeela hoberena....
eta orain honekin topatu naiz.....
eta nik diot.... zakilaren inguruan kokatu behar al da sexuari dagokion guztia?
2008-10-18
2008-09-22
EHU, GAUR eta SOFTWARE LIBREA
Aurtengoa da EHUko automatrikula internet bidez edonondik egin daiteken bigarren urtea... eta arazo berdinek diraute.
Iaz poz-pozik abiatu nintzen esandako orduan matrikula egitera Gasteizera joan beharrik ez nuelako... eta hasi nintzen, hasi nintzen bai. Beti bezela Mozilla Firefox erabili nuen, eta itxuran dena ongi zebilen. Ikasgaietara iritsi aurretik datu estatistiko batzuk bete behar dira, datu pertsonalak... eta hori guztia egin nuenean iritsi nintzen ikasgaiak hautatzeko orrira.
Hautatzen saiatzen nintzen eta ez zidan uzten, bat probatu eta gero bestea, eta bestea eta ezer ez... inzidentzien telefonora lehen deia. Berriro hasieratik hasteko esan zidaten, eta berriro aurreko pausu guztiak ondo egin ondoren arazo bera. Bigarren deia. Nire konexioak edo ordenagailu motelak izango zutela errua... ezinezkoa, laneko ordenagailu potentetik ari nintzen... eta berriro saiatzeko esan zidaten. Berriro pausu guztiak eta...... berriro arazoa. Hirugarren deia..... eta oraingoan beste batek hartu du zenbakia... lehenengo galdera: zer nabigatzailerekin ari zara? .....Internet Explorer erabili behar duzu. Nire harridura, haserrea... ulertzen ez nuela esan nion eta arazoa konponduko zutela aurten nabigatzaile guztiak erabiltzeko, lehen urtea zela....aitzakiak.
Internet Explorerrarekin berehala lortu nuen matrikulatzea.
Eta aurreko astean berriro tokatu zitzaidan matrikula egitera... eta iaz bezala hasi nintzen... eta iazko arazo berdin berdinekin topatu nintzen... eta haserre deitu nuen eta "ez da gure errua" esan zidaten... nire errua izango balitz bezala... eta Explorerra izango ez banu? Matrikulatzerik ez?
Baina kontuz... gero mila programa izango dituzte software librea bultzatzeko... baina etxekolanak egin gabe....
2008-09-11
mina plazer?

Askotan entzun diot jendeari depilazioak izugarrizko mina ematen duela, behin depilatu eta gero "kutxilara" pasatzea erabaki duen jendeaz...
Baina beti pentsatu izan dut ez duela hainbesteko minik ematen, are gehiago, plazer bat dela esango nuke. Mina ematen du batzuetan baina beti da plazerra. Garrantzitsu sentiarazten dizu, polit eta "mimatu" egiten zaituzte.
Zu iritsi, erdi biluztu eta amakan etzaten zera. Orduan begiratzen hasten zaizu emakume polit bat eta argizari beroa jartzen dizu azalean edozein kontu kontatzen hasten zaizun bitartean. Eta berehala hasten dira ziurrenik gezurra diren hitz politak: "ze ondo daukazun azala", "ui zenbat argaldu zeran..."
Eta zu bitartean etzanda, beroa, tiroia eta eskua nabaritzen gorputzean zehar.
Eta amaitu aurretik krema hotza masaje goxo batekin lagundua.
Eta erregina bezala joaten zara etxera.
Zergatik ez diozue mutil askok beldurra? Gustatuko ote zaizuen beldur ala?
2008-09-01
zuria beltz
Inolako arrazoirik gabe gauzak gaizki jartzen direnean gauza guztiak beste era batean ikusten hasten gara.
Gehien zaintzen garen uneetan gaixotzen garenean, sendatu beharrean okerrago jartzen garenean, egunetik egunera ahultzen goazela ikustean eta froga batetik bestera norantza galdurik goazenean ezin ulertuan erortzen gara.
Eta pentsatzen jartzen gara gauza guztietan buruko minak uzten digun bitartean. Eta akaso sukarrak garamatza lehenago izan ez genituen pentsamenduak izatera eta are gutxiago ulertzen dugu.
Eta hoberen geunden unean gertatzen bazaigu ikasketak, lana eta bizitza ondo doakigunean gertatzen bazaigu hondoratzen hasten gara unibertsoko zulo beltz horietako batean.
2008-08-20
fideltasunaz.....
eta norbaitek esan zidan.....
mutilek bai, arrapatzen gattuzue ta espabilau beharra daukeu, zuek ordea ain infiel onak zeate....
eta askotan entzun det azkenaldian.....
zuk, zer uste dezu?
2008-07-30
Athletinor
2008-07-20
Batzuek kimika deitzen diote
Batzuek kimika deitzen diote pertsona batzuen artean sortzen den erakarpen berezi horri, besteek ez diete izenik ere ematen.
Baina batzuetan topo egiten duzu erakarpen berezi bat sortzen dizuten pertsona gutxi horietako batzuekin eta sentitzen duzun oro da berezia. Bereziak dira begirada jostariak, irribarre bihurriak, musikaren eraginez egin behar diren belarrirako hitz eta esaldi zoroak, hurbilpen horietan egiten diren laztan goxoak, dantza mugimendu beroak eta jolasean emandako koxka eta masaileko muxuak.
Berezia da dena. Indar edo kimika edo elektrizitate handia sortzen da bien artean eta geroz eta handiagoa bihurtzen da segundoz segundo.
Eta energia ez da desagertzen, behintzat ala irakatsi ziguten ikastolan, eta energia hori beste zerbaitetan bihurtzen da.
Batzuetan erakarpen indarra handiegia izango zaigu eta ezingo diogu distantziari eutsi.
Beste batzuetan energia guzti horrekin alde egingo dugu etxera eta ametsen munduan erreko dugu energia bero hori.
Eta beste batzuetan indar hori guztia bat-bateko haserrealdi eta gaizki ulertutan bihurtuko da eta diskutitzen bukatuko dugu auskalo zein tontakerirengatik.
Eta hurrengo batean energia hori berriro sortuko da.
2008-07-15
2008-07-04
Jaungoikoa eta lege-zaharra
Josu Jon, JJ, Petronorreko lehendakari berria izendatu dute gaur bertan. Eta ez dakit zergatik ez nau batere harritu albisteak…. Jaungoikoa eta lege-zaharra eta dirua poltsikora.
Ai……eta gainera “hay muchas formas de hacer país y, esta es, sin duda, una de ellas"” bota du…
Sentitzen det, baina barregurea sartzen zait… ezin zuen noski, politika utzi eta beraien esku duten Eroski hoietako batean arraia saltzen jarri, pertsona normala bezela.….ez, kasualitatez, petroleo mundura (hara, baina ez da petroleoa horrenbeste burukomin ematen dizkiguna eta poltsikoak hustutzen dizkiguna?) petroleo enpresa baten lehendakari izatera pasa da…..
Poltsikoa puzten jarraituko du auskalo zein mesederen truke…
Eta bitartean gu, depositoa ezin bete!
2008-07-01
Lotsa!
Lotsa.
Lotsa eta pena besterik ezin da sentitu gaur gertatutakoa ikusita. Lotsa. Benetako lotsa. Zergatik? Ezin daitekeelako ulertu nola deklaratzera joaten saiatu diren gazte batzuei ez deklaratzen uztea poliziaren eskuetatik igaro aurretik.
Lotsa. Bilatu eta atxilotzeko agindua izatea pentsatzeko modu bat izateagatik. Euren burua auzitegian aurkeztu nahi izan eta ez uztea.
Lotsa. Lotsa ematen didate. "Vergüenza ajena" deitzen den lotsa.
Nola izan daiteke horren lotsa gutxi.
Lotsa. Nola izan daiteke epaile eta deklaratu nahi duenari poliziaren eskuetatik igarotzea behartu.
Lotsa eta beldurra.
animo denei! eta muxu handi bat.
2008-06-14
eta aldatu egin da.
Aldatu egin da bizitzaz nuen ikuspuntua. Aldatu egin dira nire baloreak. Aldatu egin dira garrantzitsuak diren gauzak. Aldatu egin dira nire eguneroko jakiak. Aldatu egin dira nire asteburuetako planak. Aldatu dira nire astegunak. Aldatu dira egunak. Aldatu dira gauak. Aldatu dira minak. Aldatu dira irrifarrak. Aldatu dira barreak. Aldatu dira malkoak. Aldatu da nire gorputza. Aldatu dira nire pentsamenduak. Aldatu da etxea. Aldatu da herria. Aldatu da dena.
Aldatu da bizitza. Aldatu naiz ni. Aldatu da dena.
Aldatu da nire bizitza.
Aldatu da osasuna.
Aldatu.
Zaindu.
Sendatu.
2008-04-18
Nara
Mundu honetan jaiotzea tokatu zaizu. Eta askotan ezetz pentsatuko badezu ere mundu zoragarria da.
Batzuetan zure lekua zein den ez dakizula irudiko zaizu, baina egon ziur asko daukazula hemen egiteko eta zoriontsu izaten saiatu behar dezula, izango zerala. Une txarrak egongo diren arren gauza guztiak konpontzen direla eta konponbiderik ez badute ez dezula zertan kezkatuta denbora galdu behar. Ziur egon zoriontsu izango zerala.
Bakarrik sentitzen zeranetan gogoratu beti izango dituzula maiteko zaituzten lagunak. Ziur egon zoriontsu izango zerala.
Eta ez ahaztu inoiz egunero irribarre egiteaz.
2008-04-15
oraingoan... Axuni
Ez dakit zer gertatzen den baina badirudi Herio berriro ere gerturatu zaigula espero ez genuenean eta espero ez genuen eran....
Oraingoan Axun. Axun Aierbe. Zalantzarik gabe irakasle paregabea. Zorrotza baina ona, bere lana oso ondo betetzen zuena. Asko zekiena eta gauzak azaltzea eta hitz egitea maite zuena. Irakasten dakiten irakasle gutxietako bat.
Ezin gehiago esan.
2008-04-13
2008-03-28
Hitzak
24 ordu. 1440 minutu. 86400 segundu.
Mundu honetan denbora hori bakarrik geratzen zaizula jakingo bazenu.... zein hitz maiteentzat? zein hitz gorrotatuentzat? zein hitz utziko zenituzke besteen bihotzetan iltzatuta?
24 ordu. 1397 minutu. 83820 segundu.
azkar. Denbora aurrera doa. Bazoaz.
2008-03-18
Amets bat
Bart aspaldi ikusi ez dudan pertsona batekin amestu dut, eta zoragarria izan da. Denbora igaro ez balitz bezala egon gara ametsean, hitz egiten, dantzan, hondartzan... eta zoragarria izan da.
Denbora igaro ez balitz bezala, askotan ikusiko bagina bezala, inoiz ez bezala, presarik gabe, lasai lasai. Eta zoragarria izan da.
Pena da ametsa bakarrik izan dela.
Ea laster egoterik dugun.
2008-03-10
2008-03-07
Hauteskundeak 2.
Duela ordu batzuk idatzi det hemen azpian dagoen testua, hauteskunde kanpainako gertakari baten inguruko... eta zoriaren gauzak zein diren, egun berean jaso det jadanik espero ere egiten ez nuen gutuna. Eta behingoagatik ez zen Kutxak bidalitako gutuna!
Eta gutun horrek berriro ekarri dizkit amorrua eta pena gorputzera eta era berean izugarri poztu nau. Gutun hori hauteskundeen beste kanpainaren aldea da...
Eta ze poza ondo zaudela irakurtzea! Ea esan dezun bezela aspaldi hartu behar genuen kafetxoa laster hartzerik degun.
Besarkadarik beroena!
Hauteskundeak.
2008.urteko lehen bi hilabete hauek ez dira errazak izan euskaldunontzat; 2007ko azken hilabeteak ere ez ziren batere goxoak izan...
Atxilotuak gehiegi, gazte gehiegi, torturatuak asko, istiluak milaka, kolpeak eta pilotakadak gehiegi, ilegalizazioak, kontrolak, kolpeak han eta hemen, eta atxilotu gehiago, torturatu gehiago, istilu gehiago, kolpe eta pilotakada gehiago...
Eta ez... ez gaituzte errespetatzen, ixildu nahi gaituzte, ez digute pentsatzen deguna kalera ateratzen uzten, ideiak ilegalizatzen dituzte...
Eta ez... gauzak ez daude batere ondo; gauzak gaizki doaz eta konpondu egin behar dira...
Baina agian tiroek ez dute balio...
Gauzak okertzea besterik ez da lortu, atxilotu gehiago egotea, min gehiago, kontrol gehiago, kontroletako gehiegikera gehiago, kolpe gehiago hemen eta han, eta tortura gehiago, eta istilu gehiago, eta min gehiago, eta beldur gehiago... eta familia hautsi gehiago; bai gureak, bai haienak ere.
2008-03-05
Bizitza triste eta ederra
2008-02-21
Maitemindu egin naiz
Maitemindu egin naiz.
5 segundu besterik ez ditut behar izan zuri begira bihotzaren taupadak sentitzeko.
5 segundu besterik ez zure edertasunaz maitemintzeko.
5 segundu nahikoa izan dira zure irudiari begira tontotuta geratzeko.
Ez dut gehiago behar izan.
5 segundu.
Zure argitasuna besterik ez dut ikusi 5 segundu horietan.
Zure argitasuna eta inguru guztia ilun.
Zu besterik ez nire parean.
Zu eta ni.
Zu eta ni iluntasunean.
Zure argitasuna nire begietan.
5 segundu. Ez gehiago.
Eta maitemindu egin naiz.
Alboan izan nahi zaitut beti, ezagutu nahi zaitut, ezagutu nazazun nahi dut, behar dut.
5 segunduak bizi oso batean bihur daitezela.
Ez... ez joan.
Mesedez.
Ez joan... ez desagertu...
Mesedez.
5 segundu gehiago.
Mesedez.
Ez joan... ez desagertu...
Behar zaitut. Nirekin nahi zaitut. Ez alde egin.
Bueltatuko zara?
Maitemindu egin naiz.
Ez nazazu utzi.
Mesedez.
Ez joan... ez desagertu...
Zin egidazu bueltatuko zarela. Zin egidazu. Behar zaitut.
Maitemindu egin naiz.
Ilargi betea, maitemindu egin nauzu eta orain eklipseak ezkutatuko zaitu....
5 segundu gehiago.
Mesedez.
Ez joan...
2008-02-19
2008-02-11
2008-01-25
ixilean gordetzen dugun hortaz....um...... zuk ulertzen didazu....

Sarritan entzuten ditut XXI.mendean gaudela eta liberalagoak gerala eta beste mila kontu....... baina ez nago ados.
Bai, orain harreman "askeagoak" ditugu, kalean muxu eman eta ipurdiak ukitzen dizkiogu elkarri eta sexu-harremanak ezkondu aurretik ditugu eta harro gaude.
Eta harrotasun horrek kezkatzen nau. Harremanak ditugu, askotan bururik gabe egiten ditugu, aukera dugulako, XXI.mendean gaudelako, eta liberalak garelako..... Parranda ondorengo egunean kafetxoari laguntzen dion elkarrizketa tipikoa da..."zer, eta atzoko rubio horrekin zer?", "e! ta tipa hori ze? portatu al zinen?" etabar..... Eta nazka diot. Nazka diot elkarrizketa horri.
Eta nazka diot erabiltzen dugun faltsutasunarengatik. Gai gara aurreko gauean izandako harremanez hitz egiteko..... "jo, ba ez dakizu, hondartzara joan ginen.... eta ze paketea!", "bua, ezin dezu imajinatu ze desastrea izan zen... ez zuen batere kordinatzen", "ala, ezin dezu imajinatu nun bukatu nuen... anoetako eskailera batzutan, k pasada.....". Baina ez, ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.
Egoeraz harro hitz egin arren ez gara gai "titietatik heldu zidan eta bero-bero jarri ninduen", edo "zakila sartu bitartean kriston hotzikara sentitu nuen" edo detaileetaz hitz egiteko. Ez gara gai hau egitea nahi dut eta egidazu honela esateko. Ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.
Eta pena ematen dit..... sexua maite dut eta!
Maita, maita, maita nazazu gutxio...... goza, goza, goza nazazu gehiago.........
2008-01-16
erabili eta bota
horrelakoa da gure gizartea, erabili eta bota...... dena erabili eta bota......
Eta baita jendea ere. Zergatik ukatu? Erabili eta bota.
Harremanetan ere erabili eta bota.
Pertsonak erabili eta bota.
Behar duguna hartu eta beste guztia bota.
Eta gehiegi botatzen dugu.
Gehiegi botatzen gaituzte.
Zabor bihurtzen ditugu.
Zabor bihurtzen gaituzte.
Zaborra naiz.
2008-01-06
eskaparatismoa
azken aldian sarri pentsatzen dut zer gertatzen ari ote den gure gizartean..... zer gertatzen ote zaigun eta zertan ari ote geran......
Ingurura begira jartzen naiz eta harritzen nauten milaka jokabide ikusten ditut...
Zergatik aldatzen ote gara horrenbeste bakarrik ala jende askoz inguraturik gaudenean? Zergatik aldatzen ote gara hainbeste egoera batean ala bestean? Zergatik?
Zergatik aritzen ote gara horrela? Zergatik horrenbesteko "eskaparatismo"? Ez zait gustatzen.
Ez zait gustatzen hitz egiten dugunean nire alboan pertsona bat dudala ikustea, dituen ezaugarriak dituelarik, gustatzen bazait ala ez.... alboan dudan hori, nirekin hitz egiten duen pertsona hori benetakoa dela pentsatzea maite det..... benetan duzun izaera erakusten duzun hori dela pentsatzea maite det...... agian ez zait gustatuko, akaso bai....baina benetakoa dela sentitzen dudan bitartean pila bat apreziatuko zaitut...
Baina ez zait batere gustatzen nirekin hitz egiten duzunean mota batetako pertsona zerala ikustea eta jende gehiago dagoenean guztiz desberdina zerala ikustea.... ez zait gustatzen, are gehiago gorroto det eta pena ematen dit.
Pena ematen dit eta triste jartzen naiz horrenbesteko aldaketak daudela ikustean ohartzen bainaiz nik uste nuen hori gezurretazkoa dela. Pena ematen dit batez ere zuengatik......
Eta ezagutu nahi zaitut.......
Benetan ezagutu nahi zaitut
Benetan jakin nahi ditut zeintzuk diren zure beldurrak, zoriontsu egiten zaituzten gauzak, triste jartzen zaituztenak....... eta parrea eragiten dizutenak.
Benetakoa zerala sentitu nahi dut.
2007-12-12
eguzkilorearen arantzak

Aspaldi eguzkiloreak topatzen ziren etxe guztien ateetan etxea babesteko. Lore zoragarria iruditu izan zait bet, polita, leku gutxitan hazten dena eta arantzaz betea....
Arantza politak, mingarriak, arriskutsuak..... eta ziurrenik arantza horiek babesten zituztela etxeak... baina gutxinaka ohitura hori ere galtzen hasi da..... leku gutxitan ikusiko dugu eguzkilore bat atearen zaindari.... eta horrela hartu gaituzte....
Babes ditzagun berriro ere gure etxeak.... sorginengandik ez bada ere babes ditzagun gure etxeak gaueko iluntasunean berdez, urdinez edo gorriz jantzitako deabruek esnatu eta gure etxeetatik urrun eraman ez gaitzaten.
Bete dezagun Euskal Herria eguzkilorez ea horrela samina, izua eta negarra sortzen dizkigutenek alde egin dezaten...... maite ditugun horiek gure artean izan ditzagun!
Animo politak! laster hemen egongo zerate eta!
Muxu bat.
2007-12-04
Zenbakien indarra
108 hildako lan istripuetan 2007an
15 atxilotu madrilen
3 hildako errepideetan 24 ordutan
936 pertsona gehiago langabezia hego euskal herrian
46 pertsonen atxilotze agindua
10ean epaia jakingo da
60.000 euroko fidantza
17.000 sinadura artikulu baten erantzuna emanez
6000 metro karratu euskal mitologiaren parkeak
18 urterarte adingabe
98 milioi malko
HAMAIKA ikusteko jaioak gara!
2007-11-21
2007-11-12
opari bat

azken aldian garai nahiko txarrak bizitzea tokatu zait eta horrelakoetan nahi baina buelta gehiago ematen dizkiot buruari...
eta inoiz baina gehiago pentsatu dut gizarte honen gabeziez... inoiz baina gehiago materialismoaz, kapitalismoaz... eta ez, ez zait mundu hau batere gustatzen. Eta aldatu nahiko nuke, goitik behera aldatu nahiko nukeen... Baina nik bakarrik ezer gutxi egin dezakedalaz ohartzen naiz...
hala ere gauzarik txikienekin ere gauza handiak lor ditzakegu, zalantzarik gabe...
Eta gaurkoan opari bat eskatu dizut... Opari bat, irrifarre bat, zurekin igarotzeko 10 minutu, besarkada bat, laztan bat... ea laster ematerik duzun.
2007-11-06
pena merezi du?
behin eta berriro entzuten ditugu sekula entzun nahi ez genituzkeen berriak, geroz eta maizago jasotzen ditugu gertuko zaizkigun kolpeak eta ezin ezer egin...
Ahal dugun guztietan berriak entzuten, irakurtzen edo ahal dugun era jakiten saiatzen gara zerbait gehiago gertatu denaren beldur...
Tentsioa, tentsioan pasatzen ditugu orduak, minutuak eta segunduak. Tentsio eta beldurrez maite dugun norbaiti zerbait gerta dakiokela pentsatzen, edozein unetan gauzak orain ere okerrago jar daitezkeela pentsatzen, edozein aldetik kolperik ematen bada eragin zuzenena betikoek jasan beharko dugula pentsatzen...
Baina ezin dugu ezer egin..... berdin pentsatzen jarraituko dugu, berdina maitatzen segiko dugu, hainbeste gorroto duten hizkuntza erabiltzen, hainbeste gorroto dituzten sentipenak bihotz barrenean izaten eta ezin dugu ezer egin...
berdin jarraituko dugu.....
pena merezi duen? zerbait lortuko ote dugun? Akaso ez, baina lortzea garrantzitsua den bezala gutxienez ahalik eta gutxien galtzea ere garrantzitsua da eta oztopoen gainetik gure bizitzekin jarraitzea, gure sentipen, izu, beldur eta hizkuntzarekin aurrera egitea......
pena merezi du? Zergatik ez ba! Gehiago galduko dugu ezer maitatu gabe bizi bagara......
2007-11-04
eta gaurkoan zer?
Harrigarria da.
harrigarria da gure izaera, arima, burua, bihotza edo dena delakoa nolakoa den...
irri bat malko bihur daiteke une batean, malko bat barre... eta inongo logikarik gabe...
segundu erdi batean dena alda daiteke eta dena bukatu, dena hasi.
eta batzuetan bukatu egiten da...
baina irriari eutsi behar....
2007-10-26
zeinek espero...
Zeinek espero zezakeen halakorik gerta zitekenik...
Inoiz ezin da jakin non topatuko duzun etsai berri bat, lagun berri bat, gorrotatzeko norbait edo maitatzeko norbait...
ezin jakin.....
eta jakin ezin horrek eta espero ezak egiten digu espero ez genituen egoeratan topaturiko lagun berriak, etsai berriak gehiago gozatzera...
arraroa mundua....
gutxien espero duzunean bidean lagunduko edo zankadila jarriko dizun norbait topatuko duzu...
ez iezaiozu ihes egiten utzi.....
2007-10-20
badakizu zer?
badakizu zer?
bizitza uste duguna baina motzagoa dela...
badakizu zer?
edozein unetan dena amaitu daitekeela, bizitza guztia aldatu daitekeela...
badakizu zer?
edozein unetan maitemindu zaitezkela, edozein unetan maitemindu daitekeela norbait zure begiradaz...
badakizu zer?
egun txar batean edonork lagun zaitzakeela...
badakizu zer?
norbait faltan botatzen duzunean telefonoa hartu eta deitzeko ausardia behar dela...
badakizu zer?
bizitza amaitzen ari dela...
badakizu zer?
une guztiak aprobetxatu beharko zenituzkeela...
badakizu zer?
barkatu eta mila esker esatea zaila dela...
badakizu zer?
benetan esatea lortzen dugunean zoriontsu izango zarela...
badakizu zer?
besarkada bat nahi dudala.
2007-10-09
2007-10-08
bidea galtzen dugunean...
Zerk ezartzen du gure bidea? Zer da alde batera eta bestera garamatzan hori? Zerk ezartzen du gure orain eta geroa? Eta horren aurka egiterik badugu?
Batzuetan pentsatu izan dut gu geu garela gure bidea egiten dugunak baina beste askotan aurretik ezarrita daudela iruditzen zait, guk inongo kontrolik ez dugula gure bizitzetan eta gertatuko zaiguna aurrez idatzirik dagoela.
Eta orduan zer egin? Gertatu behar dena gertatuko da pentsatzen eta sentitzen dut azkenaldian eta geroz eta ziurtasun handiagoa dut guk ezer gutxi esaterik dugula esatean.
Erabaki bat edo beste hartzen dugu uneoro, bat hautatu eta milaka aukera alde batera utzi. Eta aukera horiek egiten dute bere bidea, baina guk egiten ditugu hautu horiek? Akaso bai, baina inolaz ere ez dugu beraien gaineko kontrol guztia.
Gauza bat edo beste egiten dugu bai, eta beti dugu buruan hau ondo egina dago eta hau ez, hau egin beharko nuke eta hau ez... baina zerk ezartzen dizkigu balore horiek?
Akaso gizarteak gaizki ikusitako gauza bat egitea guretzat oso aberasgarri izan daiteke eta beldurra eta lotsak gauza horiek ez egitera garamatzate askotan. Baina ez! Ez dezagun gizartean pentsatu, pentsatu une batez zure buruan. Zuk zeuk dituzun behar eta nahiek agindu beharko lukete uneoro gure bizitzetan eta ez beste ezerk. Gure ongizatean pentsatu behar dugu, gure nahi eta beharretan.
Zergatik pentsatu behar dugu beti besteengan. Bai, gizartean bizi garelako, ez dago zalantzarik. Baina uzten ahal diogu zalantzari lekurik? Ez. Ba nik nire zalantzak ditut.
Askotan kontrola ezin dezakegun indar azalezin bat agertzen da gure bideetan, ezagutzen ez dugun pertsona batekiko gorroto azalezina, erakarpen izugarria edo azal ezin daitezken beldurrak. Indar horiek ekiditen saiatzen gara behin eta berriro, etengabe.
Baina akaso indar horiek eramango gaituzte bide egokira. Akaso noizean behin oraingo bidetik sartu-irten bat egitea izan liteke onena.
Ezin jakin baina bihar zer gertatuko den.
2007-10-07
ezin besterik...
aste honen ostean ezin besterik esan....
denon kalterako direla horrelako ekintzak..
freebatasuna
2007-09-22
berriro, mendiak eraman zaitu
eta berriro gertatu da.
beste behin.
Anboto izan da oraingoan protagonista.
Bizitza gogorra izan duzu azken urteetan eta horrelako amaiera ezin zuen inork espero.
Muxu handi bat familia eta gertuko lagunei.
Niretzat ezagun bat besterik ez zinen, noizean behin poteren bat eta gehiagorik ez baina ez. ezin dut sinistu.
Muxu bat Trujo faltan botako duzuen guztiei eta besarkadarik handiena.
2007-09-18
Bakea…
Bakea nahi dutela entzuten dugu behin eta berriro alde batetik eta bestetik…
Ezin dela bakerik egon atentatuak dauden bitartean…
Ezin dela borroka utzi errepresioak dirauen bitartean…
Oso ongi… ados. Bi argumentuekin ados.
Baina euskalduna naiz eta gainera gaztea…
Akabo! Nireak egin du. Kontrolak edonon, edonoiz eta nahi duten eran, nola bestela?
Ordubete, ordu erdi, ordu terdi… zer axola die… gauza da beraiek nahi duten arte edukiko zaituztela hor. Nahi duten guztia esango dizute, zure lagunez, familiaz… galdetuko dizute eta zu hor, bakarrik, kotxeak, jendea… pasatzen ikusten dituzu. Batzuek “algo habrá hecho” besteek “joe gizajoa, gainera bakarrik dago” esango dute… eta zu hor, esaten dituzten astakeriak entzuten…
Zer tristea… bakea… bai bai, nik ere bakea nahi dut. Ez dut nahi lanera ordubete beranduago iritsi nahi. Ez dut trenean lasai lasai natorrenean bapatean berdez jantzitako gizontxoak bertan sartu eta motxila bat dudalako karneta eskatzerik nahi. Ez dut alde zaharretik noanean gaizki begiratu nazaten nahi. Ez dut inongo arrazoirik gabe pilota edo porra batek nire gorputza kolpatu dezan nahi.
Ez dut hori guztia nahi. Ez dut nahi eta gainera ez dut merezi… hori egiteko gai denak benetan bihotzik baduen galdetzen diot nire buruari…
Erantzun proportzionatuak omen dira… izua, beldurra, kolpeak, kontrolak edonon…
Eta gero esango didate gure erruz ez dagoela bakerik…
Bi astetan Oiartzunera etortzen bi kontrol pasa behar izan ditut, bat errepidean, bestea trenean… eta galderak, mina eta izua eragin nahi duten hitzak… ni lanera bake bakean nentorren… eta beraiek dira bakezaleak…
2007-09-08
tradizioaren izenean.....

tradizioaren izenean....
Tradizioaren izenean gaur goizean Hondarribiko kaleak mozorrotutako jendez bete dira... Ai ama.... eta gainera pozik egon behar dugu aurten ez dituztelako plastiko beltz handiez estali Hondarribiko kaleak.
Tentsio gutxiago egon omen da komunikabide gehienen arabera, batzuek ez dute ezer ere esan.... BARREGARRIA. Tradizioaren izena erabiltzen dute "alarde tradizionala" babesten duten guzti horiek. Oso oso polita. Benetan. Alardean beraien ustez emakumezkoek ez genuke parte hartu behar... noski... etxean egon beharko genuke gizonentzako bazkaria prestatzen! A ze burutapena, herriko egun handiko festa handian parte hartu nahi izatea ere... pentsatze soilak lotsa eman beharko liguke.
Mesedez, zertan ari zarete? Zer lortzen duzue mozorro horiekin? Zer lortzen duzue bizkarra eman eta aurkako oihuak etengabe eginez? Zer kalte egiten dizuete alarde mistokoek?
Bai, orain esango didazue ez naizela Hondarribikoa eta ezin dudala ulertu. Ba ez, ez naiz Hondarribikoa eta ez, ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu nola oraindik ez duten alarde tradizionala debekatu, bai, debekatu esan dut, ez dituelako pertsona guztion oinarrizko eskubideak betetzen. Ez digulako parte hartzen uzten. Debekatu egin beharko lukete konpainia tradizional eta "berriek" batera alardea egiten ez duten bitartean. Eta emakume izan eta jai batean parte hartzeagatik oihuak, mezprezuak eta... egiten dituzten guzti horiek atxilotu ditzatela pertsonen oinarrizko eskubideak ez errespetatzeagatik.
Zer? Tradizioaren izenean denetik egin ahal daiteke? Tradizioaren alde egiten al dute "alarde tradizionalistakoek" bizitzaren alderdi guztietan? Agian bai. Agian gaur mozorrotuta zeuden guzti horiek Erdi Aroan bizi dira... Noski eta neska gaztetxo horiek ez dute ikasiko. Ez, eta emakume horiek guztiek ez dute etxetik kanpo lan egingo... Gizonen esanetara, nahietara egokituko dute bizitza guztia. Etxea zaintzen eta etxekolanak egiten pasako dute urte osoa. Eta noski, gizonak jotzen baditu ere isilik hartuko dituzte kolpeak... noski... tradizioaren izenean edozein gauza....
Mozorrotu zaitezte bai, niretzako gaur erakutsi duzue benetan duzuen aurpegia eta izaera... PAILAZOAK besterik ez zarete. Ez zarete konturatzen zapalkuntza besterik ez duzuela goraipatzen tradizioaren izenean...
Zuek alarde mistoko jendea kritikatzen zeundeten bitartean beste emakume bat hil du bere senarrak, tradizioaren izenean, eta milaka neskatxek derrigorturiko sexu-harremanak jasan dituzte... bai bai, hitz egidazue tradizioaz.......
Eta esaidazue ezin dudala hitz egin bertakoa ez naizelako... donostiarra naiz eta zorionez, askoz intelijentzia handiagoa erakutsi du donostiak... 25 urte baina gehiago dira emakumezkoak danborradan ateratzen garenetik... inongo iskanbilarik gabe, guztien eskubideak errespetatuaz.
Eta kritika nazazue... argumenturik baldin baduzue behintzat...
Baina azkar! Ezin duzue eta ordenagailua erabili, duela 200 urte ez genituen eta... segi Erdi Aroan!
2007-08-19
Marc... eta beste guztiak...
Urtebete eta zazpi egun igaro dira berria jaso genuenetik...
Eta oraindik ezin sinistu... Eta oraindik batzuetan ea noiz topatuko geran pentsatzen jartzen naiz... eta oraindik ezin sinistu...
Urtebete pasa da... urtebete Ordesa eta Monte Perdido inguruan istripua izan eta agurtu gabe mundu honetatik alde egin zenuen zorigaiztoko egun hartatik... eta oraindik ez naiz gai zutaz lasai hitz egiteko ere... ez naiz gai zutaz gogoratu eta malkoei eusteko.... ez naiz gai zure izena entzun eta gaia segituan aldatu gabe egoteko ere...
Eta ni bezala beste batzuk ere badaudela badakit... eta mina ematen dit horrela gaudela jakin eta hitz egitera eseritzeko gai ez izateak... mina ematen dit gehiago ikusiko ez zaitudala jakiteak, gehiago entzungo ez zaitudalaz konturatzeak eta parrandarik botako ez dugula jakiteak...
Eta saiatzen naiz, saiatzen naiz eta nire buruari egunero esaten diot bihar edo etzi geratuko naiz honekin eta harekin eta hitz egingo dugu gertatu zenaz, askatuko dugu barruko mina eta merezi duen bezala gogoratuko dugu Marc...
baina ez, ez naiz gai...
eta gaur irakurri dut Pirineoetan egiten diren salbamenduen %25 euskaldunei eginak direla... eta Marc katalana izan arren euskaldunekin joan zen egun horretan mendira... eta zenbatetan joango ote gara gu hemendik aurrera... gaur bertan hara joan da pertsona maite bat... eta istripurik egongo ote den???
inoiz ezin jakin. inoiz ezin espero. inoiz ezin sinistu.
muxurik beroena zauden lekuan zaudela...
eta hemen zaudetenei mendian erne ibiltzeko arren, ez nuke berriro horrelakorik jasango eta... ezin diot oraindik buelta eman eta.........
2007-08-08
parte hatzeruntz.... ABANT!
Aste Nagusia iristear dagoen honetan ezin aipamenik egin gabe gelditu....
Ez da aurreko urteetakoen antzekoa izango, iazkoa alde batera utzita (bizkarra, badakizue), aurreko urteetan gaueroko parranda horiek errepikatzea nahiko zaila izango da... (eta eskerrak! bestela gibela gaixoa...)....Baina inoiz baina gogo gehiago dauzkat Aste Nagusia iristeko!!
Aurten nahiko denbora gutxi izaten ari naiz Alde Zaharrean ibiltzeko, donostiarrekin harremanak ondo mantentzeko... baina espero dut balioko duela datorren asteak...
Nire partetik denei gonbitea parte har dezazuen ahalik eta gauza gehienetan, piraten 5. urteurrena da eta benetan kriston programa antolatu dute (informazioa www.izanpirata.info orrian).
Benetan espero dut aurreko urteetako parte hartze handi hori handituko dela, ziur nago abordaia kristona izango dela eta nik nahiz eta barkua dagoeneko prest dudan agian ezin izango dut joan ( jo baina nahi det!!! nahi det!!! nahi det!!! ) eta batez ere bazkarira, bazkari hori kristona da...
Beno ba hori, denak ikusi nahi zaituztedala, denekin nahi dudala aspaldiko partez pote bat edo txupito bat hartu, denekin nahi dudala 5 minutu baldin badira ere egon....... benetan, inoiz baina gogo gehiago dauzkat aste nagusirako!!!
Baina aurten denbora gutxi izango dut zuentzat... lana egitea tokatzen zait eta.......
Ezin duzue zenbat pena ematen didan imajinatu!!!!
2007-07-18
Mendekotasuna dutenak zaintzeko laguntzak
lotsagarria....
ez dago beste izenik dekretu berriarentzat.....
lotsagarria.......
oso ongi, diru laguntzak onartu dira behar duten pertsonak zaintzeagatik.... bazen garaia.
pertsona asko eta askok pasatzen ditu orduak, egunak, hilabeteak, urteak behar duten familiarteko, lagun eta ezagunak zaintzen. Beraien lana utzi eta soldatarik gabe lana egiten pasatzen dituzte urteak, lana, lan gogorra gainera. Eta azkenean, diru laguntzak onartu dituzte euren lana utzi behar dutenentzat....... bazen garaia!!!
baina mesedez....... lotsagarria da.
lotsagarria da berdintasunaren aldeko borrokan betean gauden bitartean; eta are gehiago... administrazioek borroka horretan parte oso garrntzitsua jokatu behar duten honetan, emakume eta gizonek soldata berdinak izateko bidean; lan baldintza berdinen bidean joan behar duen borrokaren une gorenean........... zer eta dekretu horretan onartuko diren diru laguntzak LOTSAGARRIAK dira.
lotsagarriak gizonezkoentzako proposatzen diren diru laguntzak emakumeentzako direnak baina altuagoak direlako........
lotsagarria eta penagarria.
ezin dut sinistu!!!!!!!!
2007-06-21
denbora pasa da...
denbora pasa da orri hau sortu nuenetik
denbora pasa da, urte bete eta 6 egun..........
iazko azterketetan sortu nuen eta orain ere ikasten egon beharrean hemen nabil zergatik sortu nuen pentsatzen, ea balio izan duen zerbaitetarako....
eta urte osoaren errepasoa egitera naramate bertako testuek.........
eta eskarrikasko handi bat besterik ezin dut esan........
eskarrikasko irakurri nauzuonoi
eskarrikasko idatzi duzuenoi
eta eskarrikasko ezer idatzi ez arren gero nire testuez hitz egin didazuenei........
laster arte
2007-06-05
esan nahiko nizuke.......
gauza asko esan nahiko nizkizuke
ondo zauden jakin nahiko nuke
faltan botatzen zaitudala esan nahiko nizuke
zurekin hitz egin behar dudala esan nahiko nizuke
parranda on bat bota nahiko nuke zurekin
aspaldiko gauzetaz hitz egin
orainaz
geroaz
zutaz
nitaz
bizitzaz
zure berri izan nahiko nuke
dei nazazu, idatz iezadazu
esan nahiko nizuke.......
2007-04-18
GIZAKIA vs. JENDEA
Azken aldian eztabaida asko ari dira sortzen "gizaki" terminoaren inguruan...
Batzuen iritziz "gizon" hitzetik dator eta beraz gizaki, gizarte... hitz matxistatzat jo daitezke (history= his + story-ren ildotik doan teoria da).
Baina egia da, euskaraz fonetikoki zein gramatikoki ez dagoela ezer gizaki-gizonetik datorrela baiezta dezakeenik. -on>-a ez baita beste hitzetan betetzen.
Beste batzuen iritziz, gizon, gizakitik datorren hitza da, eta gizaki ere beste nonbaitetik datorren zerbait.
Orain, nire teoria... inongo oinarririk gabekoa, inongo frogarik ez dut baina beno, egun batzuk daramatzat honen inguruan pentsatzen eta hau da nire teoria:
- hizkuntza batek inguruan duen errealitatea islatzen duenez pentsatzekoa da "izan" aditza euskararen oinarrian zegoen aditza zela, existitzen zena adierazten zuena.
-izan-etik --------izaki sortuko litzateke, dagoena adierazten duen hitz moduan. beraz, izaki=dagoena (gaztelerako ente, ser)
- izenordeak (ni, hi, hura, gu, zu, zuek, haiek) hizkuntza guztien oinarrian daude eta beraz pentsa dezakegu iraganeko euskararen oinarri ere bazirela.
- "gu" garen "izaki" adierazteko zilegizkoa da pentsatzea
gu+izaki= gizaki (u+i= i)
- gizaki horretatik, gu izaki onak garela adierazteko "on" gehitu zitzaion ziurrenik-------- gizaki+ on > gizon ematea onar daiteke. hizkuntzen ekonomiari jarraituz.
nire ustez emakume beranduago sortu zen hitza da giza espeziearen ar eta emea bereizteko, emea+ kumea osaketatik eta orduan esleituko lietzaieke "gizon" gizaki arrei.
teoria hutsa, oinarririk gabea baina jorratzeko asmoa dudana. ni ez naiz jende erabiltzearen aldekoa gizaki erabiltzen zen leku guztietan, jende gure inguruko hizkuntzetan beste konnotazio batekoa delako, eta niretzat gizartea eta jendartea ez direlako sinonimoak.
2007-03-01
"¡¡¡quien tuviera veinte años!!!"
zenbatetan entzun behar izaten dugun hori... gurasoen ezagun batekin edo topatzean eta "cuanto has crecido"-aren ondoren... esaldi nazkagarri hori!
ba bai, nik ere nahiko nituzke 20 urte izan, baina hogei urte hoiek disfrutatu nahiko nituzke; besteek bezala. parranda on bat bota, mendian buelta bat eman edo egun pasa bat egitera joan, korrikaldi ero bat hondartzan, igeri egin, kirol piska bat egin... eta ez nekatu.
itoko naizela ez sentitu, lurrera erortzera noala ez sentitu, eseri behar naizela ez sentitu... hotza ez sentitu....
eta errekuperatzean... beldurra, pena, eta galderak....... zergatik niri? eta zer egin?
eta bitartean... hementxe..... proben zai, emaitzen zai.
itxaropenari heldu eta sendatzear nagoela sinistu......
sagarrondotiken kontzertuak ikusi ahal izango ditudala sinistu!
eta eskarrikasko... eskarrikasko desmaioetan zaplastekoak emateagatik, esnarazteagatik, eta eskarrikasko asteazkenean lagun zidan horri ere.
eta eskarrikasko lagun on zaretenei. zuekin hitz egin daitekeelako.
2007-02-24
eta zuretzat zer?
zer pentsatzen duzu komunikabideen manipulazioaz? adierazpen askatasunari ezartzen zaizkion debekuez? gazte izateagatik jasan behar ditugun ondorioez? etxebizitzaren prezioaz? leku guztietan kamaren begiradapean egon behar izateaz? mugikorrak, ordenagailua... lasaitasunez ezin erabiltzeaz? hezkuntza sistemaz? taberna batean lasai hitz egin ahal ez izateaz albokoak itxura "susmagarria" duelako? euskaltzaindiaren erabakiez (erreportaia EZ!!! erreportaje!)? euskararen egoeraz? egunkariaren itxieraz? sagardotegien prezioaz?
zer pentsatzen duzu? zertaz zaude nazkatua? zerk kezkatzen zaitu? zeren beldur zara?
2007-02-19
aukerak.... BIDE ONEAN AL GAUDE?
egunero hartu behar ditugu erabakiak...... uneoro. gauza bat egitean ordea beste milaka alboratzen ditugu...... eta azken aldian sarriegi pentsatu izan dut erabaki bat gaizki hartzen dugunean atzera bueltarik ez dugula.....
bide bati ekiten diogu onena dela uste dugulako, momentuan hori desiatzen dugulako edo hego haizeak eman digulako...... nork daki arrazoia...... baina bide bati ekiten diogu, ilusioz, gogoz, indarrez........
baina bide horri ekin diogunean bide asko atzean utzi ditugu eta hoietariko asko ez ditugu berriro ikusiko... baina agian besterenbat gure bideetan gurutzatuko da berriro ere..... eta orduan zer? aukeratu genuen autopista utzi eta irteera bat hartu behar dugu? garesti aterako zaigun ordainsaria (peajea) ordaindu beharko dugu orduan.....eta akaso bide horrek amaierarik ez du izango, edo amildegi batean bukatuko da..... eta ez, orduan ez dugu atzera bueltatzerik izango.......
eta zergatik eusten diogu orduan autopistari? erosotasuna, ohitura... zein da arrazoia???????
gure bideak direnak direla ere, goza ditzagun eskaintzen dizkiguten ikuspegietaz......
2007-02-09
zaharrak berri...
sinestezina. sinestezina da...... berriak ikusteko eseri naiz duela 10 minutu eta ezin dut sinestu...
euskal herriari buruzko berriak zorixarrez, sarriegi dira berdinak... beti berdina, zaharrak berri, ezer ez da aldatzen... eta oraindik badirudi ezer ez dela aldatuko...
3-4 epaiketa injusturen inguruko berriak, 18/98, zaldibiarrena, iruñakoa... ahotsak plataforman desadostasunak (proiektu polita zirudien, ametsa zen agian... esnatzeko ordua ote?), legebiltzarrean De Juanaren inguruan hitz egin dute... baina berak gose greban jarraitzen du...
badirudi gure bizitzak estuki lotzen direla entzutegietara... ezin dugula ezer egin epaiketa batean bukatzeko, gehienak epaiketa eroak... inongo oinarri sendorik gabeak...
eta zein da gure delitua? uste dut jaio garen lekuan jaiotzea dela egin dugun akatsik handiena....
2007-01-28
egia da!!!!!!!!
askotan, sarriegi akaso zerbait gertatzen hasten zaigunean, sentimendu bat hasten zaigunean ez dugu onartu nahi izaten.
okerrena beste norbaitek horri usaina hartzen dionean iristen da.... beste pertsona hori onartu nahi ez dugun egiaz hitz egiten hasten zaigu, eta entzuten diogun bitartean urduri jartzen hasten gara...
ez dugu egi hori entzun nahi, ez dugulako onartu nahi... baina bapatean onartzen hasteko garaia hasten da eta egi hori ukatzen hasten gara urduri antzean..."keba keba, ezetz, ez esan txorradarik, ez ez, nou nou, ezta brometan...." ukatu eta ukatu hasten gara. behin eta berriz ukatzen...
horrela ukapen hori sinistuko dugulakoan edo... egia hori onartu behar izango ez dugulakoan....
baina ez al da hobea egi hoiek onartu eta aurrera jarraitzea???????
2007-01-27
Mendiak eraman zintuen...
2007-01-25
ITXAROPENA...
gizakia gizaki denetik aurrera jarraitzeko indarra ematen digun sentimen bat dugu barnean, nondik datorkigun ez dakigun arren gauzarik txikienari heldu eta gauzak hobera joango direla sinestarazten digun sentimendua...
batzuek ametseei heltzen diete, besteek itxaropena, besteek superbibentzia beharra... beste batzuek ez diote izenik ere ematen...
baina izan, guztiek dugu barnean.....
gauzak hobera joango direla, aldatuko direla, norbait izatera iritsiko garela (orain ere norbait garela konturatzen ez garenean), eta zoriontsu izatera iritsiko garela esaten digun zerbait...
aurrera jarrai dezagun, sentimendu horri eutsita segi dezagun...
haika zaitez eta jarrai ezazu aurrera......
gauzak hobera joango diren itxaropenarekin.......
desesperantzari ihes egin nahiean...
2007-01-07
nik ez det zutaz par egiten, zurekin egiten det!!
atzo esaldi hau bota nuenean norbait harritu egin zen... beraz eman diezaiogun azalpen bat esaldiari, edo gutxienez saiatu egingo naiz esaldi horrek duen zentzua edo esanahia azaltzen, nire ustetan gutxienez...
beno ba norbaiti "nik ez det zutaz par egiten" esatean, nik behintzat benetan esaten det, norbaitetaz par egitea gustatzen ez zaidalako hasteko eta norbaitetaz par egitea gogorra iruditzen zaidalako. norbaitetaz par egiten dugunean pertsona hori gutxietsi egiten dugu, pertsona horri min eman diezaiokegu, mezpretsatzeko modu bat da. eta horrelako zerbait merezi duen pertsona batekin nahigo dut inolako harremanik ez izan, ez ona ez txarra, norbait mezpretsatzeko beharra sentituko banu pertsona horrek ezer aportatzen ez didalako izango da, edo benetan, eta tristea da esatea, pertsona horrek merezi ez duelako izango da.
baina aldiz, norbaitekin par egiten dudanean, neretzat positiboa da. parra alaitasun zeinu bat delako (une batekoa bada ere), konplizitate bat zerbaiten aurrean, hau da, parra eragin digun ekintza, esaldi, hitz edo egoeraren aurrean beste pertsonarekiko keinu jator bat, une on baten seinale.
eta norbaiti ez bazaio berarekin par egitea gustatzen, sentitzen dut. benetan sentitzen det, parra oso ona delako eta norbere buruaz par egiten jakin behar duelako ez badu amargaturik bukatu nahi, eta beste pertsona batekin afinitate bat lortzeko irri bat baina gauza lasai eta benetakorik ez dagoelako.
irrifarrek batzen gaituzte batera egindako negarrek bezain beste edo gehiago.
2007-01-04
2007ari
jende askok hasten du urtea urte hortan betetzeko helburuak beren buruari ezarriz...
nik aldiz... urtea resakarekin ezin pentsatu hasi nuen... (Zuetako askok bezela ez?), eta gaixo hasi nuen....
helbururik gabe, aurretik nituen amets berdinekin, berririk gabe...
zuen alboan jarraitzeko gogoz, batzuengana gehiago gerturatzeko gogoz.
zuekin eta zuetaz gozatzeko gogoz.
beraz, aurrekoak baina hobea izan dadila!
2006-12-14
2006-11-18
aix.......
gaur ez det gauza berezirik idazteko gogorik egia esan, baina lanak egiteko gogo gehiegirik ere ez...
sin mas....
eta gauzak esaten ez ditudala behin eta berriz esaten duen horri mezu bat, zein zeran jakin nahi det, behar det.
uste det nahiko zuzena izan naizela
2006-11-11
San Martin
buff... eta zenbat oroitzapen......
ziurrenik izan behar ez nituzkeen oroitzapenak baina buruan bueltaka, bihotza taupaka eta sabela nahasita......
zer egingo diogu........
zorionak urteak betetzen dituzuenei eta zorionak baita ere zerri hutsak izan arren oraindik san martin iritsi ez zaizuenei.
muxu bat nahi duenarentza
2006-11-06
ez det gasteizea jun nahi
hotza iten du
bizkarreko mina jartzen zait
ikasi bear det
aspertzen naiz
seguru pixuan haserretzen naizela
lanekin agobiatzen naiz
hotza egiten du (bai repe xk hotz asko iten du)
ta kaka, inork ez zaitu zaintzen
janaria egin behar,
erropa garbitu
etxea jaso
........
ez det gasteizea jun nahi
2006-11-04
aix.......
ez zait eguraldi hau gustatzen.........ez zait gustatzen eta kitto! baina zer egingo diogu.......
eguraldi honek neguaren gertutasuna erakusten digu......eta horrek........akabo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
azaroan gaude!!!!!!!! buf.....eta lauhilabetea abenduan bukatzen da......eta ai ama!!!!!!! examinak .......
eta oraindik ez naiz aste oso batez gasteizen egon........
eta asteartean azterketa........
eta...... ikasi behar da........
eta ezin da.....
gainera....... kuriosoa da........ikasle gaua gaur......
eta ni ikasten geratu behar.......
ba ez, ez det nahi!
nik ere beste ikasleek bezela fikobari bixita egingo diot.......
ikasiko dut bihar eta etzi......
ai ama......
negua dator.......
2006-10-27
ZU ZEN DA RI A RI (2006ko Irailaren 22an Berrian argitaratua)
Familia-medikua eta Osakidetza
Osakidetzak zerbitzu osoa eta ona eskaintzen omen digu EAEko herritarrei; beste hainbat lekutan baino zerbitzu hobea eskaintzen omen digute; baina ez beti.
Familia-medikua deritzona eskaintzen digute, eta definizioz familia-medikua «gaixoaz bereziki eta etengabe arduratzen dena da. Gaur egun, Gizarte-Segurantzaren sisteman, familiako partaideak zaindu eta artatzen dituena da» (Euskalterm). Baina niri, Osakidetzak ez dit hori eskaintzen. Nire sendagilearengana joaten naizen aldi gehienetan ez da bera egoten, eta bere ordez beste bat egoten da; noski, ordezkoa ere ez da beti bera: aldiro-aldiro aldatzen dute.
Hori dela eta, sendagilearengana joan behar dudan bakoitzean, ordezko berri horrek une horretan dudanari buruzko galderak egiten dizkit soilik, eta unean dudana sendatzen saiatzen da, nire historiala begiratu gabe, nik esandakoari kasu egin gabe. Berdin dio duela bi aste sendagilearengana ahul nengoelako joan banintzen, edo duela hiru egun larrialdietara joan behar izan banuen... Normala omen da hogei urterekin horren ahul egotea eta gutxienez hilean behin sendagileari bisita egitea. Nire sendagilea egongo balitz gutxienez... Noizean behin bakarrik egiten dut topo berarekin bere lanpostua den tokian, eta aldi horietan bai, oso ondo betetzen du bere lana... familia-mediku bihurtzen da. Baina besteetan zer?
Hemen jarraitu behar dut larrialdietako medikuaren tratamenduarekin, eta larrialdietako medikuaren esanetan gaur, nire familia-medikuak tratamendua egokitu behar zidan... baina ez zegoen bera, ordezko batekin egin dut topo eta ez dit ezer esan, ez dio nik esandakoari jaramonik egin eta berdin itzuli naiz etxera. Ahul, nekatua eta 200 metro oinez egiteko ia gai ez naizelarik... baina normala izango da, hogei urteko gazte bat hala egotea normala omen da...
Agian pentsatuko duzue gaixotasunen bat dudala... baina ez. Ordezko sendagileak esan dit normala dela, nire historiala begiratu gabe, nire galderei ia erantzun gabe, denborarik galdu gabe...
Baina norena da errua? Ez dakit. Baina ez zait gehiegi eskatzea iruditzen ordua hartzeko deitzen dudanean ordezko bat egongo dela esatea harreran egoten den langile horrek, akaso berari ez, baina niri axola zait zein sendagilek tratatuko nauen... eta beraietaz ari naizenez, beste eskaera txiki bat... agian Amarako anbulatorioko harrerako langileek ez dute oso argi anbulatorio batean lanean ari direla eta jendea gaixorik dagoelako joaten dela hara... Agian, ez dira konturatzen garrasika egin beharrean, tonu normal batean hitz egingo balute denei mesede egingo liguketela; agian, ez dira konturatzen beraiek jarria den kartel bati -nola ez, gaztelania hutsean!- (urduritasuna, estresa eta bihotzekoak lotuz eta gaixoei errespetua eta lasaitasuna eskatuz) jaramon handiagoa egingo baliote zenbateko mesedea egingo ziguketen.
2006-10-24
inbentarioa.....ez dezatela "inventatu"
. EKON. Merkataritzan eta kontabilitatean, pertsona fisiko nahiz juridiko bati dagozkion ondasun eta eskubideen zerrenda baloratua, partida desberdinak bereiziz eta ordenatuz eta hauetako bakoitza ebaluatuz egiten dena. 2. BIOL. Komunitateak ikertzean, eremu mugatu eta gutxi-asko homogeneo batean egiten den zentsua. hori da inbentario hitzaren definizioa Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren esanetan.....
ikus dezagun beste batzuk ulertzen dutena..... hitz txarrak, kolpeak... hain zabala da hitz batek izan dezakeen ulermenen mundua....
zer egingo dugu denek ez baditugu hitzak berdin ulertzen.........
2006-10-19
kritika on bati erantzuna...
lehenik eta behin eskerrak eman hemen zabiltzatenei eta gainera zuen ekarpenak egiten dituzuelako... asko eskartzen da, benetan.
gaurkoan ez nuen idazteko asmorik baina zuotako batek idatzitakoa irakurri ondoren ezin nuen ekidin idaztea.... zeuri idatziko dizut gaur... merezi duzulako, zer demontre!
hasteko benetan esan nahi dizut asko eskertu dudala zeure testua eta dagoeneko erantzun dizudan arren zure ekarpenaren azpian beste testu zabalago bat merezi duzula iruditzen zait.
soberan dakit nire testuak ez direla alaiegiak... ez da oso inteligentea izan behar hortaz konturatzeko... baina beno suposatzen dut jakingo duzula orri hau ez dudala besteak alaitzeko egiten, sentitzen dudana adierazten dudala eta uste dut denek bezela egun oso ona dudanean ez naiz interneten denbora galtzera dedikatzen... hemen denbora pasatzen dudanean aspertuta, nekatuta edo egiteko beste ezer ez dudanean izaten da.... beraz, normala da testuak nahiko triste edo melankoliatsuak izatea.
baina beno, esan egingo dizut eta nor zaren jakingo banu ozen eta aurpegira esango nizuke... ZORIONTSU NAIZ, pozik bizi naiz..... gauza asko gaizki doazen arren (ezagutzen banauzu badakizu) zoriontsu naizela esan dezaket, eta zuk?
zaindu zaitez
2006-10-17
zubiaren biharamunaz
klasean nago eta erne egon beharko nuke baina ez naiz gai.... gaur ezin dut....
egun arraroa da gaurkoa ere...eguraldiak lagundu egiten du... zerua ilun, haize freskoa eta giro nagusia... haizeak dantzan darabiltza hostoak eta hauek firin-faran, noraezean baleude bezala... galduta, beraien gogoak bete ezinean..... haizeak agintzen du euren bidean, euren bizitzan...
geure bizia ere ziur halako indar arraro eta bortitz batek gidatzen duela sentitzen dut gaurkoan...
eta ez, ez dut nahi.....
nire bizitza eraikitzeko indarra nahi dut, behar dut.....
eta faltan botatzen zaituztedanen ondoan...
akaso ez dakizue nortzuk zareten nire egun melankolikoetan nire gogamenaren jabe zaretenak..... akaso gaur deituko dizuet, akaso bihar......ziurrenik inoiz ez.....
laster arte polittak!
2006-10-06
ni, neu, nihaur
azken aldiko nire idatziek maitasunari buruzko, edo maitatzeari buruzko hainbat aipamen izan dituzte eta beno, uste dut gaiari bira bat emateko ordua ere iritsi dela...
norbait maitatzeak, sarri, asebete egiten gaitu... beste batzuetan, eskaintzen eta ematen dugun maitasuna bueltan jasotzen ez badugu, gaizki sentituko gara... ezingo dugu akaso zer sentitzen dugun ondo ulertu baina barrutik hutsak sentitzera ere irits gaitezke...
baina sarritan ez gara ohartu ere egiten pertsona horrek merezi ez duenik, eta are gehiago... ez gara konturatzen besteek maita gaitzaten baina garrantzitsuagoa dela lehendabizi geure burua maitatu eta geure niaz harro egotea.
geure burua maitatzen ikasten dugunean, geure izaera ezagutzera heltzen geranean eta geure buruan ziurtasuna eta konfiantza izatera iristean izango gara besteak maitatzeko gai; eta besteek gu maita gaitzatela bideratuko dugu.
sarritan zaila suertatzen den arren, ekin diezaiogun geure buruaren ezagutza prozesuari....
ezagutu zaitez, maita zaitez!!!
2006-09-29
aspaldian ez dut hemen idatzi... ez ahaztua nuelako, ez esateko ezer ez nuelako ez eta gogorik ez nuelako ere...baizik eta ez nuelako indarrik, ez nuelako batere indarrik zuei ezer esateko.
baina beno, udazkena iritsi zaigu eta agian bada garaia orritxo honi zerbait gehiago gehitzeko...
ez dakit egia esan zer esan dezakedan baina beno, zeozer aterako delakoan nago...
tira, has nadin. batzuek akaso jakingo dezue aurtengoa ez dela nire urterik onena, are gehiago, nere urterik okerrenetako izaten ari dela, eta uda......buf, udaz zer esan... uda okerragoa izan da. baina beno, ez dakit nondik baina aurrera jarraitzeko indarrak topatzeko gai izan naiz orainarte eta ametsen indarrak asko lagundu dit.
errealitaten lortu ezin nezakeena ahaztu eta ametsetan murgildu naiz gaizki egon naizen guztietan, eta oraindik ere hori egiten jarraituko dut, gutxienez, zoriontasun pixka bat bada ere ematen didatelako.....
beraz, nere aldetik gomendio bat.......kanpoan eta zure inguruan dena ilun ikusten duzun egun hoietan itxi begiak eta imajinatu zure burua maite dezun horren alboan, behar dezunaren ondoan.......hari besarkatu eta orduak igaro... egonean. ondoan duzula sentitu nahiz eta akaso ez egon. indarrak emango badizkizu edozerk balio du!
take care!!!
2006-08-31
gaur...
gaur... gaur gertatu den guztiaren ondoren ez dakit zer esan, ez dakit zer esan dezakedan... ez dakit zer esan diezazukedan...maite zaitut? ez... gaur ez dizkidazu hitz hoiek entzungo nahiz eta badakizun hala dela... gaur ez didazu hitz polittik entzungo...
egun gogorra izan da...
hari bakarrak heltzen duen soka bati eusten ari gera eta ez dadila hautsi nahi degu... ez utzi hausten... ez diot hausten utzi nahi...
bi abesti... bi abesti gertatu zaiguna azaltzeko, bi abesti, hitz asko, sentimendu bat... dezepzioa.
HAIZEA
Haizea bezala eskuen artetikihes egiten duzu
Ta momentu batengalduta bakarrikhustuta uzten nauzu
Behar dudanetanezin naiz babestuzure besoetanbainabadakit hor zaudelaizkutatuta nire bihotzeanzureirrifarra gogoanezin ahaztuta ezin ikutuzergaitik ez zauden nirekinezin dut jasanezin dut ulertu
Milaka arrazoikorrika hasitainoiz ez gelditzeko
Itxaropen hutsekez dute baliozu berriz sentitzeko
Behar dudanetanezin naiz babestuzure besoetanbaina badakit hor zaudelaizkutatutanire bihotzean
Ta agertzen zaraLaboan kantu zaharretanta lapatzako olatu bortitzetanez zaitut inola berriz galdu nahi laztanabaina goizeko ilargia bezalanigandik urruntzen zara
Ta agertzen zaraLaboan kantu zaharretanta lapatzako olatu bortitzetanez zaitut inola berriz galdu nahi laztanabaina goizeko ilargia bezalanigandik urruntzen zara.
ke no me supiste dar ni un pokito lo q te di a ti....
saiatuko omen zera, saiatuko omen gera.... saiatuko naiz... baina ezin degu ahaztu hari batek bakarrik batzen gaituela, izan genezakeen burdinezko katea hari ahul batek lotzen du orain...
maite zaitut...
bai, baina gaur ezin dizut esan...
2006-08-30
malkoak

malko bat ez omen du isuritzen maite ez zaituen pertsona batek, malko bat isuritzen duenarentzat oso garrantzitsua omen zera... bai... edo ez...
badakit zure malkoak benetakoak direla, badakit ez dezula nahita negar egiten eta noski badakidala gaizki zaudelako egiten dezula negar... baina badakit era berean zure malkoek izan badutela arrazoi bat, eta arrazoi hori nahikoa dela, zure malkoak justifikatuak direla...
baina badakit malko hoiek arrazoi bat dutela, beti dute arrazoiren bat...
baina ez zaizu iruditzen malko hoiek ekiditeko modurik errezena gerora malko hoiek ekarriko dituzten ekintzak ekiditea dela?
ez zait zure malkoak ikustea gustatzen ez badira zorion malkoak.... eta azken aldian malko gehiegi eta zorion malkorik ez... ez, ez.
saminaren malko bat bestearen ondoren, zoriona zapaltzen duten malko gehiegi...
gauza onek txarrak konpentsatzen zituzten azken malkoak arte... baina orain... orain ez dakit.
2006-08-28
aste nagusiaz, bizitzaz, nitaz, zuetaz...
ez dakit zer nijoan idaztera... ez dakit zergatik baina behar det... idatzi behar det, idatzi behar dizuet... barrukoa askatu behar det...
udara amaitzen ari den honetan ematen du, eguraldia lagun, mundua gainera erortzen hasiko zaigula. uda guztia aurrera segi nahiean pasa ondoren, mila gauza txarrei aurre egin arren eta indartsu agertu arren guztiaren gainetik badirudi iritsi dela garaia gauza guztiak gainera eroriko zaizkiguna...
barkamena eskatu nahi dizuet egun hauetan arreta nahikoa eskatu ez dizuedalako, agian erantzun txarren bat jaso dezuelako nire ahotik, edo akaso nire irri baten beharrean aurpegi txar edo malko bat jaso dezuelako... barkatu arren, merezi ez eta nire albotik bidali zaituztedanei...
eta barkatu mesedez zuri, zuk ordaindu dezu guztia... ez dezu merezi baña zurekin ordaindu det... barkatu eta eskarrikasko benetan.
bizitzak bira bat ematen duenean ikuspegi berriak dakarzkigulako.
2006-08-15
heriotzari
bizitza ziklo bat dela entzun izan nuen beti baina badaude gauzak pentsatzera behartzen zaituzte...
aita batek ez luke inoiz bere semea hiltzen ikusi beharko.....
laster arte marc!
2006-08-06
ametsak egi...

ametsen mundutik errealitatera.... errealitatetik ametsera... ametsak egi... egiak amets... ametsak egi... ametsa zu...
ohera sartu eta begiak istean zer amestea gustatuko litzaidakeen pentsatzen jartzen naiz sarri, ez dakit nongo hondartza bakarti batean imajinatzen dut nire burua eta esna egon arren amesten hasten naiz....
ohartzerako loak hartu nau eta akaso, nahi nuen amets polit hori dagoeneko amets gaizto bilakatu zait eta arnasestuka esnatu naiz non nagoen ere ez dakidalarik....lasaitzea lortzen dudanean berriro hasierako amets hortan pentsatzen hasiko naiz, eta agian, oraingoan lortuko dut amets polit eta sakon batean ordu batzuetarako murgiltzea...
aspaldiko lagunekin elkartuko naiz giro onean, aspaldiko ezagunekin izango dut elkarrizketaren bat, gorroto dudan norbaiten alde onak ikusiko ditut akaso, edo zure ondoan pasako ditut ordu polit batzuk...
esnatu eta ez zaitut agian alboan izango baina zurekin pasa ditudan orduek ziurrenik merezi izango zuten...
ametsaz gogoratu ez arren ziurrenik nire buruan zerbait aldatuko zen eta aspaldiko lagun horiekin berriro elkartzeko gogoa sartuko zait berriro... agian, deitu egingo diet, agian deitu egingo dizut, agian kafe bat hartuko dugu eta aspaldiko garaiak gogoratuz orduak pasako ditugu irri handi batekin eta agian.....agian gure bizitzek aspaldian zuten zentzua berriro aurkituko dute....
agian......
agian gaur ere zurekin amestuko dut eta zure alboan egongo naiz zure baimenik gabe.......
agian ametsak egi bihurtuko zaizkit bihar...
agian......
agian...agian zure alboan esnatuko naiz....
agian......
ametsen mundutik errealitatera...... errealitatetik ametsera....... ametsak egi.... egiak amets......... ametsak egi....... egia zu.
mugikorrak erabiltzen ez dakizuenei.......(Iñigo, Alexen lagunari batez ere)
mugikorren boom-a duela urte gutxi izan genuen eta ordutik gaurarteko denboran ematen du gizartea erotzen hasi zaigula....
lehen telefonoen beharrik ez genuen eta gaur, edozein gauza egiteko erabiltzen ditugu...
dei galduak, sms mezuak, bideo-deiak, deiak... eguneroko gauza, eguneroko gauza baina gehiago UNEOROKOA....
baina ez dezagun ahaz ordutegiak egon badirela eta nahiz eta gu agian esna, juergan eta mozkortuta egon beste batzuk akaso, ziurrenik lo egongo direla, edo lo hartu nahiean, edo minez lurrean etzanda....
beraz mesedez, irakurle hori, hurrengoan gauez deitu behar badidazu izan dadila gauza garrantzitsu bat esateko, edo bestela, esna nagoelaren ziurtasuna daukazunean deitu, edo bestela perdida bat egin eta esna banago erantzungo dizut edo deituko dizut.......
baina arren, otoi, erregu......ez nazazu esnatu gaizki nagoenean.
muxu handi bat









